Kokapena

EGOITZ ALAI adinekoentzako egoitza bat da, egoitza errejimeneko 62 plaza dituena.
Inguru ikuskarri batetan dago kokatuta, Sollubetik Bermeorako sarreran, mendiz, orlegiz jantzitako inguru eta itxasorako ikuspegi eder batzuekin.

 

Aintzinean Nemesiar anaien egoitza izandako honek, orduko fatxada eta eraikin nagusia mantentzen ditu eta duda gabe Bermeotar askori orduko Jose Done ikastetxeko oroitzapen ugari ekarriko dizkio.
Bilbotik 35 minututara dago eta justu egoitzaren aurrean Bilbao- Mungia- Bermeo linea betetzen duen autobus geltokia du, egoitzara bisitak errezten dituelarik.

Egoitz-Alai
Todos los derechos reservados, 2009 ©